Zortzigarren Ziber Kazetaritza Kongresu Internazionala ospatu zen hil honetako 7 eta 8an Bilbon
​
Bizkaia Aretoa bete zuten duela bi aste bertako eta atzerritar hizlariek
Itxaso LEON eta Eider JAIO
Bilbo, 2016/11/07.
​
Azaroaren 7an, astelehena, eta 8an, asteartea, Ziber Kazetaritza Kongresua ospatu zen Bilboko Abandoibarra auzoko Bizkaia Aretoan. UPV/EHUko Komunikazio sailak antolatu zuen ekitaldia; Simón Peñak -Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultateko dekanoa-, Carmelo Garitaonandiak - Bizkaiko campuseko errektoreordea- eta Koldo Mesok - Kazetaritza saileko zuzendaria- aurkeztu zutelarik.
Kongresuaren gaia, edukietan eta perfil profesionaletan ematen den audientzien inpaktua izan zen.
Lehen jardunaldia goizeko 8:30etan hasi zen dokumentazioa entregatzearekin batera. 9:30etan Peña, Garitaonandia eta Mesoren aurkezpena hasi zen: Programaren datuak, EHUren prestigioari buruzko informazioa eta kongresurako erabili beharreko erremintak (hashtagak, adibidez) aurkeztu zituzten. Horren ostean profesionalen hitzaldiak hasi ziren:
10etan izan zen lehena eta Claire Wardle Columbiako unibertsitateko ikerketa zuzendariak eman zuen. Berak, kazetaritzaren errealitate berrien inguruan hitz egin zuen. Kaferako pausaren ostean, Michael Stevenson Groningeneko unibertsitateko irakaslea kazetaritza esparruei buruz aritu zen, eta kazetaritzaren hasierak ulertzeko irizpideak aipatu zituen. 12etan Scott Eldridge irakasleak WikiLeaks azaldu zuen, eta Stevenson irakaslearen esparruei buruzko hitzaldiari jarraipena eman zion. Jardunaldiko azken hitzaldia Bárbara Yustek, Valentziako unibertsitateko irakasleak, eman zuen. Berak sare sozialen inguruko jardunaldia eskaini zuen.
Ekitaldiaren bigarren eguna 9:00etan hasi zen, Bergenko unibertsitateko irakasle den Helle Sjøvaagen hitzaldiarekin. Aro digitalean media aniztasunaren bilaketaren inguruan mintzatu zen Sjøvaag. Hurrenik, Ícaro Moyano Díaz izan zen, komunikazio eredu berrien plataforma sozialei buruzko mintzaldi batekin. Kaferako etenaldia bukatu eta berehala, Galiziako Pompeu Fabra unibertsitateko Pere Freixa Font irakaslearen txanda iritsi zen, haren kazetaritza interaktiboaren inguruko hitzaldiarekin. Azkenik, 12:00etan, Onda Vasca irratiko Begoña Beristainek kazetaritza eta blogen artean egon daitekeen harremanari buruz hitz egin zuen.
Astearteko 13:30etan itxi zen ekitaldia, diploma banaketarekin.
Claire Wardle: “Garai berriak dira kazetaritzarentzat”
​
Itxaso LEON eta Eider JAIO
Bilbo, 2016/11/07.
Columbiako irakasle den Claire Wardlek zabaldu zuen Bilbon ospatu zen zortzigarren ziberkazetaritzaren kongresu internazionala.
10etan hasi zen emakume ingelesaren hitzaldia, eta Bizkaia aretoak beteta eta esku onez hartu zuen. Kazetaritzak izan duen eboluzioaz hitz egin zuen lehenengo.
Gaia planteatzeko, azken 11 urteetan zehar ziber kazetaritzaren munduan emandako adibide sonatuak aipatu zituen Wardlek. 2005etik gaur arte, kaleko jendeak berri garrantzitsu edota katastrofeen multimedia edukia igo izan du sare sozialetara, sarritan kazetarien papera ordezkatuz. Edo ez? Galdera horren inguruan aritu zen Columbiako unibertsitateko irakaslea, urteotan plataforma berrietan kronologikoki izandako berritasunak kontuan hartuz.
Irudien berifikazio-prozesuarekin jarraitu zuen, etikotasunaren gatazkaren eta honek informazio ez-ofizialean ezarri ditzakeen mugen gaiarekin bukatuz.
Pep Freixa: “Komunikazio interaktiboa erabiltzailea eta bere unibertsoarekin zerikusia du”
​
Freixak goraipatu du lan egiten den lekuan “zentzua”duten hedabideak erabiltzearen garrantzia
​
Ane ESCALA
Bilbo, 2016/11/08.
​
Pep Freixak, kazetari eta Bartzelonako Pompeu Fabra unibetsitate publikoko irakasleak, goraipatu du erabiltzailearen presentziaren garrantzia ziberkazetaritzan gaur, Bilboko Bizkai Aretoan burutu den Ziberkazetaritzaren Nazioarteko VIII Kongresuan. Kazetaritza digitalarekin batera iritsi diren aurrerapen teknologikoetaz mintzo izan da, eta nola horietan erabiltzailearen feedback-a ezinbesteko osagaia izanen den.
​
EHU-ko ikaslegoa entzuleen artean nagusitzen zen, Pep Freixa irakasleari hitzaldia hastea tokatu zaionean. Freixaren hitzaldiak interaktibitatea izan du ardatz, eta hura nola uzartu daitekeen kazetaritza eta komunikazioarekin. Kazetaritza digitalaren bi onura edota abantaila nagusiak zehaztu ditu hasieratik: oso merkea dela, bai erabiltzailearentzat nola hedabidea berarentzat, ez baitaude bitartekariak komunikazio prozesu horretan.
​
Entzulegoari hiru komunikazio-proiektu aurkeztu dizkio katalandarrak: Bear 71, NBC kateak sorturiko Breaking News aplikazioa eta QUIPU Project izenekoa. Produktu interaktibo horiek oinarri hartu ditu hizlariak goraipatzeko inguru zehatz batean “zentzua” duten hedabideak erabiltzearen garrantzia, elkarreragiletasunaren zentroan erabiltzailea funtsezko elementua dela finkatzeko eta, azkenik, produktu dokumental batek nola kudeatu dezakeen interaktibotasunaren osagaia, erabiltzaileen ahalduntze prozesu bat baimenduz.
​
Freixak dioenez, oraindik ez dago unibertsitate gradurik bere osotasunean komunikazio interaktiboa jorratzen duena, izan ere, konplikatua da horrek eskatzen dituen tramite guztiengatik. Halere, adierazi du iparraldeko herrialde europarrek direla ikasketa horiek eskaintzen eta sustatzen ari direnak gaur egun.
​
​
​
GEHIGARRIAK
​
​
BREAKING NEWS APPLIKAZIOARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO KLIK HEMEN
​
​
