top of page

Begoña Begiristain: “Komunikabideetan ez dago zeharo adierazpen askatasun totalik”​

Begiristainek azpimarratu du genero-berdintasunaren aldeko borroka erabat beharrezkoa dela

Oiane LUACES

Bilbo, 2016/11/08.

​

Begoña Beristain izan zen VIII. Ziberkazetaritza Kongresu Internazionalari amaiera eman zion hizlaria. Onda Vasca-ko kazetariak hainbat gai tratatu zituen baina, batez ere, bere blog-ari “Veterana B” buruz hitz egin zuen eta mundu horretan izan dituen bere esperientziak, aholkuak... Partekatu zituen bertan zeuden entzule guztiekin.

 

Kazetaritzaren esparruan, zergatik erabaki zenuen irratian lan egitea?

 

Irratia nire euskarria da. Txikitatik gustatu izan zait argitxo gorri horren magia, pizten denean, besteen bizitzetan sartzea eta haiei istorioak kontatzea ahalbidetzen dizuna. Zerbait idazten dut, telebistara npoa noizean behin... Baina nirea benetan, irratia da.

 

Uste duzu Deian argitaratzeak ohiartzuen gehiago ematen diola zure blog-ari, beste plataforma baztuetan argitaratzen direnak baino?

 

Bai, noski. Zure blog-a egunero jasotzen duen komunikabide idatzi bat edukitzea ikusgarritasun gehiago ematen dizu dudarik gabe. Hala ere, sare-sozialak ezin eskuragarriago ditugun publizitate bide oso garrantzitsuak dira, eta horietaz baliatu behar gara.

 

Ba al dago adierazpen askatasun totalik komunikabideetan?

 

Ez, zeharo ezetz. Zero. Dirua da dudarik gabe geldiarazten gaituena eta gainera komunikabideen egoera ez da egokiena gaur egun. Zuk zure bezeroren bati molestatzen dion zerbait idazten baduzu, bezero hori joan daiteke eta bezero hori joaten bada agian zu kobratu gabe geratuko zara.  Gauzak horrela dira.  

 

Animatzen al dituzu kazetaritza ikasleei nahi dutenari buruz askatasunez idaztea, nahiz eta etorkizunean arazoren bat izan dezaketen?

 

Nik animatzen zaituztet nahi duzuenari buruz zuen iritzia ematera, gauzak dudan jartzera... Beti ere ematen duzuen informazioa egiaztatuz eta inor iraintzea edo mintzea sahiestuz. Izan ere, kontuan hartu behar duzue beti noraino helduko den idazten ari zaretena. Baina, printzipioz, kazetari-eran egindako lanek ez lizuekete arazorik eman behar.

 

Zure blog-aren edukiak arazoren bat eragin dizu noizbait Onda Vasca-n kazetari moduan lan egiten duzula kontuan hartuz? (audio)

 

Niri blog-ak arazo asko ekarri dizkit. Bat baino gehiagotan deitu didate arreta, eta zuzendariaren bulegoan amaitu dut nik emandako iritzi bat gehiegi gustatu ez zaiolako.

 

Behartua ikusi duzu noizbait zure burua zure blog-eko post-en bat kentzera?

 

Ez, post oso bat ez dut inoiz ezabatu. Baina askotan argitaratu baino lehen esandakoa neurtzen dudalako, eta horrekin ere noizbait post-aren zati bat kendu behar izan dut. Kazetariok dugun morrontza bat da.

 

Zure ustez zein gai landu edo kaleratu beharko lirateke blog-etan?

 

Nik, jada dakizuenez, genero desberdintasuna salatzen dut, emakumea naizelako eta emakumeok daukagun egoera zein den badakidalako. Nire ustez oso gai garrantzitsua da eta ohiartzuna eman behar diogu, emakumeok batez ere.

 

Zein da zure iritzia kazetaritza ikasi gabe kazetari moduan lan egiten duten pertsonei buruz? Hau da, kazetari profesionala eta kazetari herritarra elkarren osagarri izatea?

 

Kazetari herritarrak zuri, kazetari profesionala, informazioren bat ematen badizu, baina geri zu zara infromazio hori kontrastatu, egiaztatu eta lanytzen duzuna ondo dago. Arazoa dator kazetari herritar horiek informazioa publikatzen duenean. Hori niretzat ez du baliorik. Komunikabide askotan gertatzen ari da gero eta gehiago kazetari herritarrekin lan egiten dela. Horrek informazioaren kalitatea ezabatzen du eta komunikabideek irabazten dute, informazio hori ez dutelako ordaintzen.

 

Garrantzirik ematen diozu zure irekurleekiko interakzioari?

 

Bai, garrantzi asko ematen diot. Nire blog-aren komentarioetan izugarrizko debateak sortzen dira eta batzuetan debate horien mediatzaile bezala jokatu behar izan dut, ni bainaiz komentario horien kudeatzaile bakarra.

 

 

Zer ikasi duzu blogger bezala daramazun ia bi urte hauetan?

 

Ikasi dut jendeari nik uste baino gehiago interesatzen zaiola pertsona “normal” batek izan dezakeen iritziak. Eta arrakasta lortzen duzula zure iritzia ematean baina, batez ere, zure irakurleen aurrean biluzten zarenean. Argia izatea eta aurpegi-estalki gabe idaztea izan da nire ustez, nire blog-ari arrakasta eman diona.

bottom of page